jueves, 24 de diciembre de 2015

OLENTZERO

  Galdera xelebrea egin didatena gaur goizean. Zein garaitara joango nintzatekeen? Hainbat erantzun etortzen zaizkit burura, baina bakarra aukeratu behar.

  Gabonak ziren eta Olentzerori gutuna idatzi genion, bestelako gutuna, aitonak gaixotasunari aurre egitea eta guztiz sendatzea zen gure eskaera. Zoritxarrez, otsailean aitona hil zitzaigun. Goizean egin didaten galderari erreparatuz aitita burura etorri zait, eta izugarri gustatuko litzaidake aitita azken aldiz ikustea.

  Olentzero etorri da, hau poza! Hainbat opari daude zuhaitz azpian eta ziztu bizian ireki ditugu. Olentzero etxez okertu da, nekazaritzan jarduteko tresnak-eta utzi ditu. Zer arraroa!

  Iratzargailuak jo du, lanera joateko ordua heldu da. Amets arraroa gaurkoa, zer esango ote zuen? Kafesne bat hartu behar dut!

  Egun guztian zehar ametsa etorri zait burura eta orain erlazionatzen dut dena. Atzoko galderaren erantzuna! Gabon haietara itzuli nahi dut eta aititaren iribarrea ikusi! Bera baserritar dotorea zen, ikaragarri gustatzen zitzaion bere lurra lantzea. Txikitan idatzi nuen gutuna aldatu nahi nuke eta aititak gaixotasunari aurre egin beharrean honako hau idatziko nuke:

  Kaixo Olentzero:

    Aititaren iribarrea ikusi nahi nuke azken aldiz.

Ariane Estankona




1 comentario:

  1. Zelako post polita! Mila musu maitia ta animo! :*
    -Mireia
    www.thelittlesecrets.com

    ResponderEliminar

Gracias por tu comentario!